XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
KULTURA Iñaki Perurenak Iruñeko Euskalerria Irratia Elkarteak eratutako Larreko saria jasoko du Heldu den 16an euskaltzale guztiondako irekia izanen den afarian emanen zaioD.N. Iruñea
Euskalerria Irratia Elkarteak Iñaki Perurena harrijasotzaile leitzarrari emanen dio lehenbiziko Larreko Saria heldu den ekainaren 16an, Burlatako Hilarion Eslaba Polikiroldegian, eginen den afarian.
Euskalerria Irratiak jakin arazi duenez, afaria guztiz irekia izanen da, entzuleendako eta, oro har, Iruñerriko euskaldun eta euskaltzaleendako.
Irratiak Nafarroako euskaldun edo euskaltzale nabarmen baten lana ezagutzeko asmoz eratu berri du saria eta Sanferminak baino lehentxeago banatuko da urtero.
Irratiaren sariari Larreko izena ezarri zaio idazle ospetsuaren oroigarri.
Larreko euskal letretan aski ezaguna den Fermin Irigaray zenaren goitizena izan zen.
Auritzen 1869garren urtean sortua, mediku famatua izan zen ogibidez eta izkribatzaile handia eta oparoa.
Bere idazlanak ondoko liburuotan aurki daitezke:
Lehen artikuluak Iruñeko
Handik aitzinera baita
1936ko guduak Iruñean harrapatu zuen, Ospitaleko zuzendari zela.
Larrekok garai garratz eta latz haien lekukotasuna utzi zuen hainbat urtez ixilean egon den
Larreko Iruñean hil zen 1949garren urtean.
Aurtengoan, Larreko saria Iñaki Perurena herri kirolari euskaldun eta euskaltzalea eta telebista aurkezleari ematea erabaki du Euskalerria Irratia Elkarteak.
Horretarako arestian aipaturiko afaria antolatu da.
Afari txartelak 2.000 pezetatan salgai daude jadanik honako tokiotan: Xalbador eta Auzolan liburudendetan, Donibaneko Toki Eder eta Txantreako Txorimalo tabernetan, eta Iruñeko Euskalerria Irratiaren egoitzan (Irrintzi Dorrean).
Txartelak eskuratzeko epea heldu den ekainaren